Gure Platera, Gure Aukera talde motorra nortzuk osatzen duten jakin nahi duzu? Atal honetan taldea osatzen duten pertsona guztiak ezagutzeko aukera izango duzue. Gaur Ainhoa aurkeztuko dizuegu!
Nor zara eta ze erakunderen ordezkaria zara GPGAn?
Ereindajan-Bergarako kidea naiz, batez ere tokiko proiektuak dinamizatzen eta koordinatzen lan egiten dut.
Ereindajan Debagoienean (Gipuzkoa) hurbileko eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatzeko proiektua da. Bi dendak/topaguneak dira lan-eremu nagusiak, baita beste eremu batzuk ere, jantokiak edo tokiko elikadura-mahaiak.
Eskola eremuan, hainbat alderdiren arteko zubia egiten saiatzen gara.
Noiztik zarete GPGAren parte?
2021an hasi ginen parte hartzen Gure Platera, Gure Aukera ekimenean.
Zergatik parte hartzen duzue GPGAn?
2021ean eskualdeko eskola batzuetan proiektuak garatzeko bidea ireki zen. Horniketa antolatzeaz gain, eskola-komunitateei lagundu nahi genien, planifikatu, eman beharreko urratsak landu… lan hori GPGAko taldearekin batera egin nahi genuen. Aldi berean, leku interesgarria da gure esperientzia partekatzeko.
Nolakoak izan beharko lirateke zure ustez eskola-jantokiak?
Elikadura-ohiturak ez dira erabaki pertsonal bat soilik, gero eta desberdinkeri handiagoa dago familien plateren artean. Gure ustez, eskola-jangelek funtzio garrantzitsua betetzen dute, eta elikadura-kate osorako eraldaketarako motorra izan daitezke.
Ikasgelan egiten dena bezain garrantzitsua eta onuragarria izan beharko luke alde guztientzat.
Kanal laburretan eta nekazari txikien koordinazioan oinarritutako horniduketa eredu bat oinarritzat hartuta, plater osasungarriak, ekologikoak, sasoikoak… Giro hezitzailea eta jateko atsegina. Horrek guztiak ikasketarako aukera ugari zabaltzen ditu.
Ze mezu bidaliko zenioke eskola-jantokiak eraldatzeko bidean dauden edo egon nahi direnei?
Aldaketak konplexuak dira, hainbat ezagutza eta baliabide izan behar dira trantsizioak sustatzeko. Jende askok egin ditzake gauza txiki asko proiektu batean. Eta garrantzitsua da prozesuaren perspektibari eusten dion eta tira egiten duen talde motore bat egotea.
Garrantzitsua da jantoki batek nola funtzionatzen duen ulertzea eta irakurketa “makro” bat egitea. Baina, panorama dagoen bezala, etsipena ere sortzen du… Herrian, auzoan, jangelan edo eskolan ekimen praktiko txiki batzuk martxan jartzeak, posible dela ikustarazi eta aurrera pausoak ematen laguntzen dute.