Maniobratzeko dugun marjina baldintzatuta dago; izan ere, catering enpresa gutxi batzuek ikastetxe gehienak kontrolatzen dituzte. Alabaina, ikastetxeek ez dute hori aukeratu; aitzitik, egoera hori, 2000. urtean Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua eta kudeaketa arautu izanaren ondorio da. 2024ko irailean berritu da araudia baina, bestelako kudeaketa-ereduei atea ireki ordez, catering enpresa handien bidezko kudeaketa blindatu du Hezkuntza sailak. Hala, zerbitzua orokortzeko eta antolaketa egituraren eta kostuen heterogeneotasuna ezabatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa zentralizatu zuen.
Horri, bada, kudeaketa zuzeneko eredua esaten zaio. Eredu horretan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila urruneko eragilea da, egunerokoan ez dagoena baina zerbitzua kontratatzeaz arduratzen dena, lizitazio bakar baten bitartez, eta kontratazio espedienteak bideratzen dituena. Behin kontratua esleituta, ikastetxea enpresari ordaintzeaz eta familiei kuotak kobratzeaz besterik ez da arduratzen. Gaur arte, enpresa gutxi batzuei eman izan zaie zerbitzu hori, Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen baldintzak enpresa handiek betetzen baitituzte bakarrik.
Hala, kudeaketa zuzeneko ereduen ondorio nagusietako bat da ikastetxeetan sukaldeak eraikitzeari utzi izana. Izan ere, hiru ikastetxetik bik ez dute sukalderik eta, jakina, horrek erabat baldintzatzen ditu egin ditzakegun ekintzak. Horregatik, ondoko jarraibideak aukera bi horien arabera banatu ditugu. Egin klik dagokizuen horretan.
Eskola jantokien gaur egungo ARAUDIA hobeto ezagutzeko, ikus Araudia atala.