Gure Platera, Gure Aukera ekimenak Sarea sortzen II eskola-jangelak eraldatzea helburu duten ekimenen topaketa egingo du ekainaren 25ean Bergarako San Martin Eskola Publikoan. Topaketa presentziala izango da eta parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da (ekainaren 23a izango da izena emateko azken eguna). Helburua egungo egoerari buruzko informazioa, ideiak, erronkak, aukerak eta energiak partekatzea izango da eta eskola-jangela eredu-aldaketan inplikatuta dagoen edo inplikatzeko asmoa duen pertsona edo kolektibo orori zuzenduta egongo da.
Topaketa egungo egoeraren azalpen batekin hasiko da. Ondoren mahai tematikoak hauek egingo dira: sukaldeen mahaia (eskoletan sukaldea eraikitzea nahi dutenei bideratuta), proiektuen mahaia (beraien eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak nahi dutenentzat), elikagai eta menuen mahaia (eskoletan beraien produktuak sartu nahi dituzten ekoizleei eta menuen inguruan interesa dutenei bideratuta) eta mahai pedagogikoa (jangeletan lan egiten duten hezitzaileei eta begiraleei bideratuta).
Amaitzeko, bazkari-pikoteo bat eskainiko da. Topaketa euskaraz izango da baina behar dutenek itzulpen zerbitzua izango dute, gainera txikigune zerbitzua eskainiko da ere haurrekin datozen gurasoentzat.
Gero eta eskola gehiago dauden arren jangela eredu berri bat lortzeko helburuarekin konprometituta, maila instituzionalean pauso gutxi eman dira ikasturte honetan:
- Menu garraiatuen pleguetan atzera pausua eman da.
- Eredu osagarria definitzeko konpromisoa hartu duen arren, Hezkuntza sailak, ez du inolako pausurik eman ikasturte honetan.
- Begiraleen lan hezitzaileari dagokionez, ez da eman inolako pausurik.
- Sukaldearen berrien eskaerak blokeatuta daude.
Topaketa hasi baino lehen Gure Platera, Gure Aukera ekimenak komunikatu bat irakurriko du ikasturtearen balorazioa egiteko.
Egoera honen aurrean, elkarrekin hausnarketa egin eta indarrak batzeko momentua iritsi da. Gorde eguna!
Deskargatu topaketaren kartela PDF formatuan.
Izena emateko galdetegia.