Dagoeneko ikusgai dago Bidezko Elikadura eta EHIGEren bosgarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua.
Egunero ehunka mezu eta gomendio jasotzen ditugu gure elikadurari buruz. Bidezko Elikadura eta EHIGEk antolatutako solasaldi honetan kontsumoari, sukaldaritzari eta elikadurarekin lotutako beste alderdi batzuei buruz dauden mito faltsu asko azaleratzen saiatu gara Amalia Holguin eta Anne Otegiren eskutik.