Dagoeneko ikusgai dago Bidezko Elikadura eta EHIGEren hirugarren bideo-podcast-a, Radio Popula-Herri Irratiarekin elkarlanean grabatua.
Zapore ona ateratzeko ondo aukeratu behar dira osagaiak, ingurune berdetik 0 kilometroko eskola jangeletara. Nola egin eraldaketa hau? Onintza Enbeita, Olate Arrarte Etxeberria eta Edna Xitumulrekin hitz egin du Ainhoa Narbaizak.