EHIGEk eta Bidezko Elikadurak eskola-eremuko elikadura hobetzeko elkarrekin egiten dituzten jardueren barruan, familiei zuzendutako esperientzia berritzaile bat jarri dugu abian ikasturte honetan. Esperientzia hau Menu Perfektoa izeneko ihes-gela batean datza.
Ikasleek eta haien familiek eskola-jantokiek duten garrantziaz eta hezkuntza integral, osasungarri eta kritiko batean duten eraginaz hausnartzeko eta familian bizitzeko eta gozatzeko esperientzia. Abentura horretan, elikadurarekin lotutako enigma eta erronken bidez, eskola-jantokiaren funtzionaltasuna eta haren inguruko guztia aztertuko dute.