Urriaren 18an eta 19an GOZO Bergara topaketak egingo ditugu Bergarako Udaletxean, Bidezko Elikadurak, EHIGEk, Elikaeneak eta Ereintajan Bergarak antolatuta.
2019az geroztik, GOZO jardunaldien hainbat edizio egin dira, eta oraingo honetan Bergarara helduko gara. Hauxe da topaketen egitaraua:
OSTIRALA 18
17:00 – 17.30 Izen ematea, materialen banaketa eta jardunaldien aurkezpena
17:30 – 18.30 Lehen mahaia. Eskola-elikadura: “Nola eraldatu gauzak ezer aldatzen ez denean”
Esperientzia eraldatzaileak:
▪ Nora Olabide, Irene Santamaria eta Onditz Villar Elgetako Herri Eskola
▪ Alex Azpiri Berton Bertokoa (Durangaldea)
▪ Aitor Nuñez Salburua Eskola, Gasteiz
▪ Sayda Tabora Bidezko Elikadura (Guatemala)
18:30 – 19.30 Bigarren mahaia. “Sukaldarien eta ekoizleen arteko aliantzak, gure sukaldeak egokituz”
▪ Yesenia Castro Fedecoopades (El Salvador)
▪ Sergio González Ortutik Ahora (Busturialdea)
▪ Séverine Quencez Collectif les Pieds dans le Plat / SCIC Nourrir l’avenir (Frantzia)
LARUNBATA 19
11:00 – 12.30 Hirugarren mahaia. “Elikadura eskubidea: Merkatuak zerbitzu publiko gisa”
Esperientzia eraldatzaileak:
▪ Javier Guzman Bidezko Elikadura erakundeko zuzendaria
▪ Evelyn Ramirez Mejorha (Guatemala)
▪ Ainhoa Lete eta Aitziber Plazaola Bergarako Elikadura Mahaia
▪ Jordi Masdeu e Isa Álvarez Frescoop (Manresa, Katalunia)
12:30 – 13:00 Kafea
13:00 – 14:00 Bisita merkatura
14:00 Jardunaldien itxiera eta zizka-mizka
Txikigune zerbitzua egongo da 4 urte baino gehiagoko umeentzat (5 ume egon behar dira gutxienez zerbitzua aurrera eraman ahal izateko) eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea.
Ikusi egitaraua PDF formatuan eta eman izena!