EAEko ikastetxe publikoak kudeatzen dituzten catering enpresak ikertuko dituen batzordea eratzea adostu du Eusko Legebiltzarrak EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PPren aldeko botoekin eta EAJ eta PSEren abstentzioarekin. Ardura politikoak argitzea izango da batzorde honen helburua.
2016ko otsailean 18 milioi euroko isuna ipini zien Lehiaren Euskal Agintaritzak zazpi enpresei, merkatua euren artean adostuz familiei eta herritarrei iruzur egiteagatik. EAEko Auzitegi Nagusiak enpresen arteko itun hori baieztatu zuen baina %60ra jaitsi zuen isuna (7,7 milioi euro) Eusko Jaurlaritzaren kontrol ezagatik. 80 milioi eurotan estimatu du Agintaritzak enpresa hauek familiei eta Administrazioari egindako iruzurra.
Helegiteak aurkeztu zituzten lau enpresen zigorra konfirmatu zuen pasa den astean Auzitegi Nagusiak: Eurest Colectividades, Eurest Euskadi , Tamar Las Arenas, Gastronomía Cantábrica eta Gastronomía Vasca. 4,3 milioi ordaindu beharko dituzte guztira. Auzolagunen helegitea ebaztea baino ez zaio geratzen Auzitegiari.