“Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura” ikerketa aurkeztuko dute EHIGE y VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteek.
Lau atal ditu ikerketa honek: eskola-jantokien elikadura-sistemen deskribapena, eredu horren inpaktu lokalak eta globalak, EAEk dituen baliabideak elikadura-sisteman horiek hobetzeko, eta hobekuntzarako proposamenak elikadura subiranotasuna barne hartuta.
Ikerketa egiteko eredu ezberdina duten 8 ikastetxe aztertu dira sakonean, baita dokumentu ofizial nahiz pribatuak.
- EGUNA ETA ORDUA: Osteguna, abenduak 14, 11:00etan.
- LEKUA: Bilborock (Mesedeetako kaia, 1. Bilbo)
- NORTZUK: Irantzu Duro (ikerketaren egilea), Eneko Viñuela, (VSF Herrien Bidezko Elikadura), Lurdes Imaz (EHIGE)
*Ikerketaren aleak banatuko dira eta bertsio digitalak izango dira eskura.