Ikasturte berri bat hasi da, eta horrekin, eskola-jantoki osasuntsuagoak, jasangarriagoak, bidezkoagoak eta hezigarriagoak eraikitzeko benetako urratsak emateko aukera. Urteak daramatzagu aldarrikapenak egiten eta horiek guztiak bideratzeko unea iritsi da. Eta horretarako, inoiz baino gehiago, komunikazio, koordinazio eta elkarlana ezinbestekoak dira.
Irailaren 16an hasiera eman genion ikasturte berriari talde-motorearen lehen bilerarekin. Hausnarketak eta proposamenak onurak ekartzen ari dira, eta gainera, ilusio eta kide berriak ditugu taldean: Ereindajan, Arabako Mendialdea eta Goierriko esperientziak.
Une honetan, eskolako elikadurarekin lotutako sektore guztiak ordezkatuta egon behar dira, eta sektore horiek Euskal Herriko eskualdeetako errealitate desberdinak ordezkatu behar dituzte.
Aurreneko bilera honetan puntu hauek landu genituen:
- Kide berrien aurkezpena.
- Egungo egoeraren azterketa.
- Proposamenak
- Komunikazioa
- Aurretik ditugun erronkak identifikatu.
Hurrengo pausua talde-motorea osatzen dugun kideak aurkeztea izango da, horretarako bakoitzaren aurkezpena egingo dugu hurrengo egunetan. Datozen egun eta hilabeteetan izango duzue gainontzeko jardueren berri.
Laster arte!