INTIA, HAZI eta INTERBIO Nouvelle Aquitaine erakundeek osatzen dute RESELOC proiektua. Bertako produktuak eta produktu ekologikoak sukaldaritza kolektiboan txertatzea eta bertako sektoreen eskualdeko estrategiak indartzea da proiektu honen helburua.
Proiektu honi esker, praktika onak ezagutzeko bisitak egin dituzte eta “Gure platera gure aukera”, EHIGE eta Bidezko Elikadura gonbidatuak izan dira.
Apirilean Iparraldea bisitatu genuen, hemen irakurri dezakezue kronika. Maiatzean, ordea, Nafarroan egon ginen, hona hemen bisita horren kronika.
Ekainaren 12an proiektuaren azken bisita egin genuen EAEn. Bisita horretan Orona enpresaren Diametro 200 jatetxea ezagutu genuen, Lurlan baserritarren elkartea eta Goizane Bistrot proiektua. Horretaz gain, ENEEKen bi ekimen aurkeztu ziren: Gernika, Markina, Laukariz eta Orduñako proiektu pilotuak eta Sareko ekimena, ekologikoa eta lokala den elikadura baten aldeko aliantza.
Norabide hirukoitza duen esperientzien elkartruke honetan, argi geratu da politika publikoen babesa izanda, bertako produktu ekologikoak integratzea posible dela eta gauzak aldatzeko modua izan daitekeela.
Iparraldeko eta Nafarroako administrazioek landa garapenerako eta eskola jantokietan osasunerako ardura erakutsi dutela argi geratu da bisita hauen ondoren. Zoritxarrez, EAEan konpromezu eta horrelako politika publikoen eza agerian geratu da.
Baina asmoa ikastea denez, Eusko Jaurlaritza lanean jartzea espero dugu, eta horretarako, horrelako ekimenak martxan jartzeko eztaibaida prozesu batean parte hartzera gonbidatzen dugu berriro ere.