Pasa den astean bilera bat egin genuen proiektu pilotuekin (Gernika, Markina, Orduña eta Laukariz) eta jantokia beti kudeatu duten hiru ikastetxeekin (Larrabetzu, Altzaga-Erandio eta Deustuko ikastola) bi helburuekin: elkarlana sustatu eta etorkizunean bide berdina egin nahi duten ikastetxeentzako materialak sortzea.
Erronkak identifikatzeaz gain (araudia aldatzea, ikastetxe berrientzako gida, menuak hobetzea, prestakuntza), erronka hauei aurre egiteko planifikazioa prestatzen hasi gara. Beste gauza batzuen artean, datu base bat egiten hasiko gara etorkizunean jantokia kudeatu nahi duten ikastetxeei lana arintzeko asmoz.