Martxoaren 17an agerraldia egingo dugu eskola-jangela eredu berri bat aurkezteko. Hitzordua eguerdiko 12etan izango da Bilboko Bilborock aretoan.
Alde batetik, nolako eskola-jangelak nahi ditugun adieraziko dugu. Bestalde, plataforman parte hartzen ari garen erakundeak (langileak, gurasoak, ekoizleak, gizarte-mugimenduak, eta abar) gonbitea luzatuko diegu gure helburuekin bat datozen eragileei, manifestua sinatuz euren atxikimendua adierazi diezaieten gure eskaerei.