Maiatzean eta ekainean zehar “Eskola Jangela eredu berri bateruntz” izeneko hitzaldia eskainiko dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait ikastetxetan. Hitzaldi honek atal bi izango ditu. Hasteko EAEko ikastetxe publikoetako eskola-jantokien gaur egungo egoeraren aurkezpena egingo dugu. Ondoren, Gernikako Allende Salazar eskolako jangela nola kudeatzen duten azalduko du Dabid Zelaiak. Eskola hau da Hezkuntza sailak aukeratu duen pilotuetako bat.