Aurten, aurrenekoz, gune propioa izango du “Gure Platera Gure Aukera” (GPGA) ekimenak Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Jarduerak gure elikadurak dituen ondorio lokalak eta globalak ikusarazteko helburua izan du eta arreta berezia arrantzaren sektorean jarri dugu.
Ekainaren 3an, larunbata, Bizilur eta Ondarroa 12 Mila erakundeak egindako “Itsasoiko” izeneko artisau-arrantzari buruzko dokumentala eskaini zen Udaletxeko arkupeetako gelan. Ondoren, eztabaida interesgarri bat egongo zen Senegaldik etorritako eta bertako arrantzaleen artean.
Ekainaren 4an, igandean, bi jarduera burutu ziren espazio berean: “Karmelo eta itsasoa” izeneko antzezlana, Katiuska eta Katiluren eskutik, eta “Elikadura Burujabetza Arrantzan” ginkana.
Horretaz gain, eskola-jantokiak eta elikadura-burujabetzari buruzko erakusketa egon zen Mungian, Laukariz Eskola, Bidezko Elikadura, Butroi Bizirik Trantsizioan (BBT) eta Uribe Butroeko sarearen eskutik.