Gure eskola eta institutuetan in situ sukaldeak eskatzeko kanpainari ekingo diogu berriro. Badakigu zuetako batzuk sukaldea egiteko eskaria egin duzuela eta oraindik ez duzuela erantzunik jaso. Beste batzuk, aldiz, sukaldea egiteko eskaria egin nahi duzue.
Hori dela-eta, gure eskola eta institutuetan sukaldeak egiteko kanpaina abiatu dugu Gure platera, gure aukera ekimenarekin batera. Oraindik ez baduzue eskatu zuen ikastetxean in situ sukaldea egotea, atal horretan aurkituko dituzue jarraitu beharreko urratsak.
Horretaz gain, sartu mesedez galdetegi honetan zuen ikastetxeetako errealitatearen informazio guztia jasotzeko.
Edozein argibidetarako jar zaitez gurekin harremanetan ehige@ehige.eus helbidearen bidez.
Ikastetxerik ez, sukalderik gabe!