IKASTETXERIK EZ SUKALDERIK GABE!

EAEko ikastetxe publikoen %75ak ez du sukalderik. Ikastetxe horietako bat bazara eta eskaera egin nahi badiozu Hezkuntza Sailari, hona hemen eman beharreko urratsak:

SUKALDEAREN ESKAERA

Oraindik ez baduzue eskatu zuen ikastetxean in situ sukaldea egotea, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:

  1. Ikastetxeko zuzendaritzari eskatu hurrengo OOGren gai-zerrendan in situ sukaldearen eskaera jasotzeko.
  2. Sukaldea eskatzeko eredua deskargatu eta bidali emailez Hezkuntza Sailera, baita zure lurraldeko delegaritzara ere. Gainera, erabaki hori hartuta dagoen OOGren akta ere bidali dezakezue (dokumentazio hori OOGko presidenteak bidali behar du).
  3. Bidali guri ere kopia bat.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA IKASTETXEAN SUKALDEA IZATEA?

Dokumentu bat osatu dugu gure eskola eta institutuetan sukaldea izateak daukan garrantziari buruz. Hemen duzue.