Bidezko Elikadura, BIGE eta EHIGEn hainbat urte daramatzagu eskola-elikadura eraldatzeko lanean, eskola-jangeletako eraldaketan, ikastetxeen aparteko jarduerak sustatuz (txangoak, jaiak, herri-bazkariak, etab.) eta elikadura osasungarri, iraunkor eta justua ikastetxeen hezkuntza-programan sartzeko lanean.
Eraldaketa-prozesu horren barruan, oso garrantzitsua da eskoletan kontzientzia eragitea, izan ere familiak gizarte eraldaketarako aparteko dinamizatzaileak dira. Familien eskaera nagusiak elikadura osasungarria eta iraunkorra benetan zer den ulertzea da, eta horren inguruko formakuntza jasotzea. Hori dela eta, Familientzako Elikadura Eskola sortu genuen, eta horren barruan nutrizio-hezkuntzari eta familia-elikadurari buruzko tailerra.
Tailer hau abenduan sei eskolatan egin da: Algorta, Zeanuri, Serantes (Santurtzi), Maestro Zubeldia (Portugalete), Muskiz eta Kueto (Sestao), eta ekimenaren parte-hartzea handia izan da.
Hauek izan dira landu diren gaiak:
- Plater osasungarria. Ze elikagai izan behar dituen plater osasungarri batek eta ze proportziotan.
- Prozesatuak. Zer diren eta ze eragin duten gure osasunean. Haurrek kontsumitutako prozesatu arruntenen adibideak eta horiek ordezkatzeko ideak.
- Eskola-jantokiko menua eta gosari, askari eta afari osagarrien eta orekatuen ideiak.
- Umeekin prestatu daitezkeen errezeta erraz eta osasungarriak.