Urriaren hasieran egin ziren GOZO jardunaldiek agirian utzi zuten beharrezkoa zela sarean lan egitea eta intyerkonexioak sortzea prozesu eraldatzaileei ekiteko. Trantsizio-testuinguru horretan, eta gero eta kontzientziatuago dagoen biztanleariaren eskaerei erantzuteko, elikagai ereduaren aldaketa erraztuko duten tresnak behar ditugu.
Guzti honen inguruan hausnartzeko, abenduaren 17an Ekonopoloan (Harrobia plaza 4, Bilbo) bAtu eta eratU jardunaldia antolatu genuen. Bertan, elkartu, entzun, proposatu eta elikagai ereduaren trantsizioa erraztuko duten tresna berriak eraikitzeko aukera izan genuen. Batu eta eratu!
Egitaraua
10:15-12:15: Esperientzien mahaia
- Jon Garai – EKOALDE, Nafarroa
- Piero Carucci – CERAI, Valentzia
- Julia Nogué – QUÈVIURE, Katalunia
- Dabid Zelaia – Allende Salazar eskola-jangela, Gernika-Lumo
12:15-12:45: Hamaiketakoa
12:45-15:00: Dinamika parte-hartzailea
Deskargatu informazioa PDF formatuan.