Eskola-jantokietan beste kudeaketa eredu bat eskatzen dugunok geroz eta gehiago gara. Gure haurren elikaduran erabakiak hartzeko aukera ematen duen eredu berri bat aldarrikatzen dugu.
Guzti honengatik, Gure Platera Gure Aukera Plataformak hau eskatzen du:
– Lan-mahai bat eratzea, inplikatuta dauden eragile desberdinekin, epe zehatz batetan gaur egungo araudia aztertu (2000ko martxoko agindua) eta berau aldatzeko eman behar diren pausuak aztertu eta proposatu ditzan. Hauxe eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari pasa den otsailean.
Eredu berriak honako baldintzak beteko lituzke:
- Menuek bertoko, garaiko eta elikagai agroekologikoak barneratzea.
- Eredu integrala eratzea ikastetxe osoaren parte-hartzearekin.
- Jantokia “jangela” bihurtzea, janariaren alde pedagogikoa berreskuratuz.
- Jantokiko langileen lan baldintza duinak ziurtatzea.
- Ikastetxe publiko bakoitzak aukera dezala kudeaketa eredua, inolako inposaketarik gabe.