Jangelako ikastetxeko beste hezkuntza-gune bat izan behar da, ikasten eta hezten jarraitzeko, eta ez beste zerbitzu osagarri bat, egun indarrean dagoen hezkuntza-araudian jasota dagoen bezala. Ezinbestekoa da jangela ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuaren barruan egotea.
Era berean, menua egiteko erabiltzen duten elikagaia ekologikoa, gertukoa, nekazaritza jasangarrikoa… izan behar dira, baina ezin gara gogoeta horretan bakarrik geratu, haratago joan behar dugu. Ikasleek jangelan jaten dutena horretarako ematen duten denbora bezain garrantzitsua da. Jangelaren ordutegia zein iraupena bigarren maila batean geratzen da beti, denbora hori gero eta laburragoa da, eta une hori estresagarriagoa egiten da ikasleentzat zein jangelako langileentzat. Hausnarketa sakona egin behar dugu gai honi buruz, eta funtzionamendu osoa eta horren parte diren pertsonak bultzatuko dituzten aldaketak sartzen hasi behar dugu.
Ezinbestekoa da menu orekatu bat kalitate oneneko produktuekin, baina baita jateko eta ez irensteko behar den denbora ere.
Hezkuntza Sailari askotan eskatu zaio jangelarako denbora luzatzeko eta ratioak aldatzeko (begiralea ikasle bakoitzeko). Orain da garaia, hezkuntzako euskal lege berri baterako eztabaidarekin, jangela zerbitzu osagarri izateari uzteko eta ikastetxeko beste hezkuntza-gune bat izateko.
Andoni Alonso LAB Kolektibitateak eta GPGAko kidea.