Jan eta ikasi, eskolatik hasi eskola jantokia eraldatzeko eta osasungarri, hezigarri, hurbileko, agroekologiko eta bidezko bihurtzeko lehen pausoetarako jarraibideak, ideiak eta orientabideak biltzen dituen 2.0 gida da, Bidezko Elikadurak eta EHIGEk, proiektu pilotuen ordezkarien laguntzarekin eta Sorkinekin elkarlanean egindakoa.
Gidarekin lotuta, Jan eta ikasi, eskolatik hasi erakusketa antolatu dugu. Bertan, gidaren eduki nagusiak laburbiltzen dira eta hainbat eskolatan egongo da ikusgai ikasturtea amaitu arte eta hurrengo ikasturtean ere. Erakusketa hezkuntza komunitateko agente guztiei zuzenduta dago, ikasleak, irakasleak, familiak, eskola jangelako langileak, baserritarrak, eta euskarri desberdinak izango ditu (kartelak, QRak, bideoak…)
Erakusketak balio ekosozialak -jasangarritasuna, eskola-komunitatearen parte-hartzea edo haurren osasuna- dituen eskola-jantoki baten kudeaketan eta bizitzan parte hartzen duten eragile eta mekanismoak erakusten ditu.
Hauek dira erakusketaren helburuak:
- Eskola Jjntoki bat antolatzeko modu berriak sortzeko ideiak ezagutzera ematea.
- Indarrean dagoen eredu industrial eta globalizatua eraldatzeko proposamenak hezkuntza komunitatearen artean sustatzea.
- Eragile ahaldunduak eta trebatuak batzea elikadura-trantsizioa sustatzea.
Oraindik ez baduzu Jan eta ikasi, eskolatik hasi, ez galdu aukera!