Estatu osoko IGE-en ordezkariak bildu ginen pasa den maiatzean CEAPA-k Madrilen duen egoitzan, esperientziak elkar trukatu eta jantoki jasangarrien aldeko plataforma osatzeko asmoz. Bertan izan ziren ere VSF, Mensa Cívica eta Ecologistas en Acción bezalako erakundeak.
Besteak beste jakin dugu Kantabrian ikastetxeak aukeratu dezakeela catering enpresa, baita Katalunia eta Valentzian ere. Ecocomedores izeneko ekimen interesgarria bultzatu duela Kanariar Irletako gobernuak edo eta Andaluzian produktu ekologikoak puntuatu egiten direla Administrazioaren baldintza-agirietan.
Lan-taldeak sortzeaz gain (araudia, prestakuntza, sentsibilizazioa, eta abar.) eskola-jantoki jasangarriak aldarrikatzen dituen manifestua osatu dugu. Sinatu hemen!