Nafarroako hainbat udalek, erakundek eta kolektibok eskoletako jantoki osasungarri, jasangarrien eta landa-eremu biziaren defentzea exigitu diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari. Adierazi dute beharrezkoa eta lehentasunezkoa dela elikadura subiranotasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta elikagai freskoak, tokikoak, sasoikoak eta ekologikoak eskoletako jantokien oinarri izatea.

Horregatik guztiagatik, exigitzen diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari, Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita.

Horrez gain, elikadura-justizian eta elikadura-subiranotasunean aurrera egitea aldarrikatzen dute, eskoletako platerek itzulera ekar dezaten osasunaren, ekonomia zirkularraren, jasangarritasunaren eta lehen sektorearen bultzadaren terminoetan.

Deialdi hau babesten duten talde, entitate eta ordezkari guztiek honakoa exigitzen diote Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari:

  1. Nafarroako eskualde mailako eskoletako jangelen zerbitzua esleitzeko pleguan edo baldintza-orrietan, gutxienez, %20 tokiko elikagaia eta %20 elikagai ekologikoa sartzeko beharra ezartzea 2020. urtean hasita, eta hurrengo urteetan, gradualki, bi esparruetan %100 lortzeko helburua finkatzea.
  2. Pleguan kalitatezko lanpostuak sortu eta mantentzeko eta lan-baldintza duinak bermatzeko irizpideak ezartzea, eta horretarako Nafarroako Gobernuak beharrezkoa den formakuntza eta laguntza teknikoa artikulatzea.
  3. Elikadura justizian eta elikadura subiranotasunean aurrera egitea, eskoletako jangeletako plateretan hori islatzen bada, eragin zuzena izango baitu osasunean, ekonomia zirkularrean, iraunkortasunean eta Nafarroako landa eremuaren eta lehen sektorearen susperraldian.
  4. Pleguak Nekazarien Eskubideen NBEren Deklarazioan, Europako Batzordearen FOOD 2030 Dokumentuan, Milango Itunean eta Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen 17. xedapen gehigarrian ezarritakoa errespetatzea eta, hala, NBEren Garapen Iraunkorreko 17 helburuen 20/30 agendan ezarritakoa betetzea.
  5. Baldintza materialak eta legalak kontuan hartuta, ez dute ulertuko eta ez dute bat egingo norabide horretan ez badira pausu ausartak ematen, edo Nafarroako gizarteak behar duen aldaketa sakona eragotziko duten aldaketa kosmetikoak egiten badira.
  6. Irizpide horiek guztiak modu egokian lantzeko denbora materialik ez dagoela irizten bada, Nafarroako Gobernua lantzen ari den plegua urtebetera mugatzea, luzapenik gabe, moratoria gisa, eragile sozial eta instituzionalen artean parte hartuz eta koordinatuz plegu berriak lantzeko epe egokiago bat zabal dadin.

Irakurri hemen prentsa ohar osoa.
Atxikimenduak: http://bit.ly/comedores-sostenibles-na