Nolakoak izango dira nekazaritzan jardungo duten hurrengo belaunaldiak eta nolako politika publikoak behar ditugu belaunaldi horiek sustatzeko? Galdera hauei erantzuteko 2018an Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra Mugimenduak eta Bizilur Elkarteak abiatutako ikerketaren emaitza jasotzen duen liburua argitaratu dute.
Orain arte nekazaritza-eredu jasangarri bat bultzatu duten proiektuak aztertzen dituzte, agerian ez dauden baserritarren profilak ikusarazten eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreformaren gako nagusiak azalduz.
Etxalde eta Bizilur elkarteek adierazi dutenez, bestelako kontsumo-ereduak bultzatzen dutenak funtsezkoak dira baserritarren bizi-baldintzak bermatzeko eta landa eremua bizirik irauteko.
Argitalpena irakurtzeko sakatu hemen.