Martxan jarri aurretik, proiektu pilotuek (PP) bideragarritasun proiektu bat egin eta Hezkuntza Sailari aurkeztu behar izan zioten. Gaur egun, PP horiek kenduta, kudeaketa zuzena beste aukerarik ez dugu. Hortaz, ez dakigu etorkizunean administrazioak kudeakidetzaren alde egiten duten ikastetxeei txosten hori eskatzen jarraituko duen. Hala balitz ere, ez dakigu zein den txosten horrek izan beharko duen edukia ere.
Hala ere, PPek egindako txostenetan oinarrituta, jarraian, zenbait jarraibide eta bete beharreko puntu nagusiak biltzen dituen gidoi bat aurkezten dizuegu. Gainera, kontuan hartu behar dugu, proposatzen ari garen kudeaketa eredu horretarako, datu eta kalkulu horietako asko solturaz ezagutu eta erabili behar izango ditugula, beraz horrek ez du aparteko lan gehiegirik ekarriko.