Jantokiaren kudeakidetzarako bidea hartutakoan, honako hau da kontuan hartu behar dugun lehenengo gauzetako bat: nortzuk dira egunerokoan parte hartuko duten pertsona, organo eta profesional desberdinak eta zein izango da horietako bakoitzaren betekizuna. Eredua aldatu ondoren, eginkizun edo ardura batzuk zeuden moduan mantenduko dira. Beste batzuk, ordea, aldatuko dira, bai lehen geneukan catering enpresarenak zirelako bai egiteko moduak aldatzerakoan eginkizun berriak sortu direlako.
Lehen esan bezala, gaur egungo araudiak kudeaketa zuzena besterik ez du jasotzen. Ondorioz, ez dago eginkizun berri horiek nork edo nola bete behar dituen azaltzen duen inolako orientabiderik. Beraz, orain arte, proiektu pilotu bakoitzak ahal izan duen moduan kudeatu du hutsune hori. Zenbait kasutan, guraso elkarteak norbait kontratatu du eredu aldaketaren ondorioz sortutako eginkizun berri horiek egiteko. Beste kasu batzuetan, aldiz, eskualdeko garapenerako elkartearen edo udalaren agroekologia zerbitzuaren laguntza izan dute. Beste alde batetik, menuak diseinatzeko lana egiteko, proiektu pilotu gehienetan nutrizionista baten zerbitzuak kontratatu dituzte, ez baitute izan profil hori talde eragilean edo lantaldeetan. Gainera, kasu askotan, jantokiko batzordea sortu edo sustatu da eginkizun berri horiek koordinatzeko, komunikatzeko eta sustatzeko.
Egia esan, hutsune horren aurrean, premiazkoa da Administrazioak martxan jartzen ari diren eskola jantoki eredu berrien beharrei (langileei eta eginkizunei dagozkienak) erantzuten dieten arau berriak negoziatzea. Horrez gain, eskola jantokiak eta horretan lan egiten eta parte hartzen duten langileek ikastetxearen hezkuntza proiektuaren parte izan beharko lukete. Izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu elikadura ikastetxe bakoitzaren hezkuntza proiektuan txertatzea. Hori da, hortaz, politikan eragiteko estrategian landu beharreko beste alderdi bat.
Beraz, ezinbestekoa da begiraleak hezitzaile bezala aintzat hartzea, horretarako, bermatu beharra dago dagokion prestakuntza jasotzen dutela, beren lanaldiak behar horretara moldatzen direla eta ikasle/langile ratioak handitzen direla. Hori da, hortaz, politikan eragiteko estrategian landu beharreko beste alderdi bat.
Beraz, ezinbestekoa da begiraleak hezitzaile bezala aintzat hartzea, horretarako, bermatu beharra dago dagokion prestakuntza jasotzen dutela, beren lanaldiak behar horretara moldatzen direla eta ikasle/langile ratioak handitzen direla.
Jarraian azalduko dizkizuegu, lehenik, organoen eta profesionalen gaur egungo sailkapena eta eginkizunak eta, gero, sortu diren eginkizun berriak.